2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, 2017-2018 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko banakako ebaluazio araubidearen bidezko diru-laguntzen deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 395074.
Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; ordenantza hori Udalak onetsi zuen hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betiko bilakatu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).
A.–Deialdia egin duen entitatea:
1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
2. Organo emailea: Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzigo Ordezkaria.
3. Alor kudeatzailea: Kultura eta Hezkuntzako Alorra.
4. Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:
1. Deialdiaren xedea:
Arautzea nola emanen zaizkien diru-laguntzak deialdi honen B.3) atalean ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen dituzten Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduei, 2017-2018 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko.
2. Deialdiaren helburua:
Deialdiaren xedea da irakaskuntzaren kalitatea hobetzera bideratutako ekimenei sostengua ematea, bai eta Iruñeko ikastetxeetan aisia-programen garapena sustatzea ere, Iruñerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei diru-laguntzak emanez, 2017-2018 ikasturteko azken seihilekoan jarduera osagarriak nahiz eskolaz kanpokoak egin ditzaten.
3. Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak eta epea:
Diru-laguntzak ematen ahalko dira, deialdi honen babesean, Iruñerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan jarduera osagarriak nahiz eskolaz kanpokoak egiteko 2017-2018 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan (2018ko urtarriletik ekainera).
Jarduerak ikastetxeotako ikasleei zuzenduko zaizkie eta ikastetxeko irakasleek zuzenduko dituzte.
Ordenantza honen babespean ez dira diruz laguntzekoak izanen honako jarduera hauek:
–Udalaren edo Nafarroako Gobernuaren programa eta/edo deialdietako jarduerak.
–Curriculumeko edozein arlotako edo curriculumetik kanpoko beste arlo batzuetako (mekanografia, informatika, etab.) ikaskuntza bultzatzeko eskola edo jarduera erregularrak ezartzea dakarten jarduerak.
–Kanpalekuak, ikasketa-bidaiak, asteak eta, orokorrean, bi egun baino gehiago (gutxienez gau bat emanda) irauten duten bidaiak.
Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L1805330