2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, guraso elkarteendako eta guraso elkarteen federazioendako 2017-2018 ikasturtean diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 395073.
Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; hori hasiera batez onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).
A.–Deialdia egin duen entitatea:
1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
2. Organo emailea: Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzigo Ordezkaria.
3. Alor kudeatzailea: Kultura eta Hezkuntzako Alorra.
4. Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:
1. Deialdiaren xedea:
Iruñeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko zein hitzartuetako guraso elkarteendako eta guraso elkarteen federazioendako diru-laguntzak arautzea honako jarduera hauek egiteko: ikastetxeko bertako gurasoendako prestakuntza jarduerak, ikasleendako eskolaz kanpoko jarduerak eskola ordutegitik kanpo, hezkuntza komunitate guztiarendako jolas-jarduerak eskola orduetan eta horietatik kanpo, eta, orobat, elkartearen edo federazioaren funtzionamendu eta kudeaketa gastuei aurre egiteko, lehentasun ordena horri jarraituz jarduera moten arabera, hori guztia 2017-2018 ikasturtean, eta betiere deialdi honetako B.3) atalean ezarritako baldintzak eta betekizunak biltzen badituzte.
2. Deialdiaren helburua:
Deialdi honen xedea da ikastetxeetako bizitzan eta funtzionamenduan gurasoen parte-hartzea sustatzea, horretarako ikastetxeko ikasleendako eta gurasoendako jarduerak antolatuz, laneko eta familiako eginkizunak batera eramatea laguntzen dutenak, ikastetxeko dinamiketan gurasoen parte-hartze aktiboa eskatzen dutenak eta azken batean, beraien seme-alaben eskola eta hezkuntza prozesuan betetzen duten rola ulertzen eta barneratzen laguntzen dutenak.
3. Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epea:
1.–Diruz lagun daitekeen jarduera, parte hartzeari dagokionez, ikasle guztiei irekia egonen da, bai eta, kasua bada, ikastetxeko guraso guztiei ere, eta guraso elkarteko bazkide ez izatea ez da parte-hartzea ukatzeko arrazoia izanen.
2.–Diruz lagunduko den jarduera 2017-2018 ikasturtean gauzatu beharko da.
Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L1805329