2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Aurrekontuko 1/2018 aldaketa. Hasierako onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontuko 1. aldaketa, kreditu berezia ematekoa, “El Castillar” edo “Altobarrio” aztarnategiko sarbiderako.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Murillo el Fruton, 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1804858