2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautapena
Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5.6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Burgin, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.
Iragarkiaren kodea: L1804803