2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
1/2018 aldaketa aurrekontuan (kreditu transferentzia).
Hasierako onespena
Burgiko Udalak, 2018ko martxoaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuan 1/2018 aldaketa egiteko espedientea.
Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.
Burgin, 2018ko martxoaren 23an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.
Iragarkiaren kodea: L1804801