2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aurrekontuko 5/2017 aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko martxoaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko otsailaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batean onesten zuena 5/2017 aldaketa aurrekontu orokor eta bakarrean (zenbait partidaren arteko transferentziak). Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditua jasotzen duten aurrekontuko aldaketak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 132102140000 | Poliziaren ibilgailuen mantentze-lana | 1.849,00 |
1 153332120001 | Higiezinak kontserbatu eta konpontzea | 1.420,00 |
1 165002210000 | Argiteria publikorako argindarra | 7.431,00 |
1 165002219900 | Argiteria publikorako material teknikoa | 3.780,00 |
1 171002140000 | Lorategietako ibilgailuen mantentze-lana | 5.338,00 |
1 172102260900 | Ingurumen jarduerak | 339,00 |
1 231102120001 | Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren lokalaren mantentze-lana | 4.356,00 |
1 231102220000 | Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren telefonoa | 4.203,00 |
1 321002120001 | Ikastetxe publikoko konponketak | 4.850,00 |
1 321002130000 | Ikastetxeko berokun. eta igogailuaren mant. | 1.292,00 |
1 321006220000 | Mendialdea ikastetxeko patioko parkea | 3.159,00 |
1 323106250001 | Haur eskolako ekipamendua | 1.200,00 |
1 326102120001 | Mantentze- eta konpontze-lanak musika | 4.152,00 |
1 326102210000 | Musika Eskolako argindarra | 690,00 |
1 333102210000 | Kulturako argindarra | 22.806,00 |
1 333116250001 | Kulturako ekipamendua | 830,00 |
1 334012210000 | Artekale, 14ko argindarra | 2.760,00 |
1 341012274015 | Kirol jardueren kudeaketa | 92,00 |
1 341014890001 | Kiroleko diru-laguntza eta hitzarmenak | 2.341,00 |
1 431204890001 | Merkataritzako elkartearendako diru-laguntza | 407,00 |
1 433002120001 | Artekale, 24-26ko lokalaren mantentze-lana | 1.913,00 |
1 493002279912 | Kontsumitzaileari laguntzeko bulegoaren kontratua | 618,00 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 75.826,00 |
Finantzaketa iturriak, kreditua uzten duten partidak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 920001200000 | Zerbitzu orokorrak, A mailako soldata | -31.552,00 |
1 920002210000 | Udalaren lokalen argindarra | -23.567,00 |
1 931002270800 | Diru-bilketa kudeatzeko zerbitzua | -19.290,00 |
1 932002270200 | Katastroko mantentze-lanetarako kontratua | -1.417,00 |
FINANTZAKETA ITURRIAK, GUZTIRA | 75.826,00 |
Berriozarren, 2018ko apirilaren 6an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1804807