84. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2018ko apirilaren 6ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen prozedura abiaraztea Barañaingo Bake Epaitegiko bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat.

Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak zehaztuta daude Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluan, nahiz eta kasu honetan ez den beharrezkoa zuzenbidean lizentziaduna izatea.

Halaber, kargu hauetarako izangaiek bete beharko dituzte gaitasunaren eta bateragarritasunaren gainean Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen diren baldintzak, salbu eta lanbide jardueretan edo irakaskuntzan aritzekoak.

Interesdunek 15 egun balioduneko epea izanen dute eskabidea aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Barañaingo Udalaren Erregistroan aurkeztuko dute, 9:00etatik 14:00etara, edo bestela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Eskabidean adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela, aurkezteko epea bukatzen den egunean. Halaber, behar diren agiriak erantsi beharko dituzte, titulazio akademikoari, esperientziari eta merezimenduei buruz eskabidean alegatutakoa egiaztatzeko, bai eta ezgaitasunik eta bateraezintasunik ez dutela frogatzeko ere. Horretaz gain, izangaiek memoria labur bat gehitu beharko dute, hautagai izateko beren egokitasuna arrazoitzeko eta kontuan hartu beharrekotzat jotzen dituzten beste guztiak adierazteko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoz hautatuko ditu bake epaile titularra eta haren ordezkoa, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez bada, Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen dituen pertsonen izendapena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernuko Salak eginen du.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2018ko apirilaren 6an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1804749