1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko apirilaren 18an hartua, Oderizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Oderizko Kontzejuko kontzejukide guztiek dimisioa emanik eta, ondorioz, kontzejuko kideak hiru baino gutxiago direnez, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak aipatu kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratu behar du. Kudeaketa Batzordea Foru Komunitateko Administrazioak batzordekideen kopurua osatzeko izendatzen dituenek osatuko dute; hondarreko horiek, hautagaiak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda, herrian erroturik dauden pertsona egokien artean aukeratuko dira.
Ikusita zenbait herritarrek –Miguel María Bidegain Otxondorena, Iker Sanz Díaz eta Lorenzo Etxarri Iribarren jaun-andreek– Kudeaketa Batzorde horretan parte hartzeko prest daudela adierazi dutela, eta ikusirik, bestetik, legeak horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituztela.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Oderizko Kontsejuko Kudeaketa Batzordearen karguak beren burua eskaini duten herritarrekin betetzea. Hortaz, honako hauek osatuko dute batzordea: Miguel María Bidegain Otxondorena (batzordeburua), eta Iker Sanz Díaz eta Lorenzo Etxarri Iribarren (kideak).
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Oderizko Kontzejuari jakinaraztea.
Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1805288