84. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2018ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2018ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2018ko plantilla organikoan, Angel Urtxegi Telletxea jaunak mailaz igotzeko egindako eskaera dela eta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Arantzan, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1803562