2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Arantzako Udalak, 2017ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arantzan, 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.
Iragarkiaren kodea: L1803561