2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Abaigarko Udalak, 2018ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. eta 276. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Abaigarren, 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.
Iragarkiaren kodea: L1804819