82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak apirilaren 11n emandako 29E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, larrialdietako ekintza humanitario espezializatuaren arloko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi dira 2018rako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 393799.

Xedea: Nafarroan diren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GGKE) diru-laguntzak emateko araubidea finkatzea, garapenerako lankidetzaren eragile diren heinean, nazioarteko lankidetzan espezializatuta diren GGKEek ekintza humanitarioaren arloan egindako esku-hartzeetarako.

Oinarri arautzaileak: Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 11ko 29E/2018 Foru Agindua. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 20 egun naturaleko epean aurkezten ahalko dira eskaerak.

Iruñean, 2018ko apirilaren 10ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1805053