82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

4.-9. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 4/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastu goitituak:

1. kapitulua.–1.2310.16000 partida, “Gizarte Segurantza”, 1.000 euro.

Finantzaketa

Diru-sarrera goitituak:

3. kapitulua.–1.38000 partida, “Itzulketak”, 1.000 euro.

Aurrekontuko 5/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastu goitituak:

1. kapitulua.–1.4930.16205 partida, “Mutua Navarra: laneko arriskuen prebentzioa”, 1.700 euro.

Finantzaketa

Diru-sarrera goitituak:

3. kapitulua.–1.38000 partida, “Itzulketak”, 1.700 euro.

Aurrekontuko 6/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastu goitituak:

2. kapitulua.–1.4530.22620 partida, “Mankomunitatearen Eguna ospakizuna”, 1.500 euro.

Finantzaketa

Diru-sarrera goitituak:

3. kapitulua.–1.39910 partida, “Tiketen salmenta Mankomunitatearen Egunean”, 900 euro.

3. kapitulua.–1.38000 partida, “Itzulketak”, 600 euro.

Aurrekontuko 7/2017 aldaketa: kreditu berezia.

Gastu goitituak:

1. kapitulua.–1.9200.1310001 partida, “Lantaldeko laguntzaileen kontratazioa”, 9.000 euro.

Finantzaketa

Diru-sarrera goitituak:

7. kapitulua.–1.75050 partida, “Langabeak kontratatzeko diru-laguntza”, 6.000 euro.

Gastu beheitituak:

5. kapitulua.–1.9291.51000 partida, “Itzulketak”, -3.000 euro.

Aurrekontuko 8/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastu goitituak:

2. kapitulua.–1.9200.25000 partida, “Animsa: programa informatikoaren mantentze eta kontserbazio lanak”, 2.400 euro.

Finantzaketa

Diru-sarrera goitituak:

3. kapitulua.–1.38000 partida, “Itzulketak”, 2.400 euro.

Aurrekontuko 9/2017 aldaketa: kreditu berezia.

Gastu goitituak:

2. kapitulua.–2.9200.22708 partida, “Agente exekutiboaren gastuak”, 500 euro.

Finantzaketa

Diru-sarrera goitituak:

3. kapitulua.–2.30001 partida, “Hornidura eta saneamenduaren tasak”, 500 euro.

Urrotz Hirian, 2018ko otsailaren 27an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1802809