82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Taxi gidari profesionalaren baimena ematea. 169/2018 Ebazpena

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxiaren baimen profesionala eskuratzeko agindu ahal izango dietela lizentzien titularrei edo kontratatutako pertsonei.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxiaren baimen profesionala arautzen du, eta ezartzen du taxi zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxiaren baimen profesionala izatea. Bere aldetik, aipatu den ordenantza horretako 7.2 artikuluak exijitzen du baimen hori beharrezkoa dela lizentzia baten titularra izateko.

5/2018 zenbakiko ebazpenaren bidez, Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxiaren baimen profesionala lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2018ko urtarrilaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (16. zenbakikoa).

2018ko martxoaren 21ean Mankomunitatearen iragarki oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda.

Probak gainditu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxi baimen profesionala ematen zaien pertsonak.

Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.

Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarrien 21.1 s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Toki Administrazioaren Foru Legearen 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena ematea:

ABAURREA GONZÁLEZ, FERMÍN

ANTOÑANA ALBERDI, NATALIA

APOLO AÑAZCO, ANYELALILIBETH

ARBELOA SALINAS, EDUARDO

ARCELUS LLOPIS, IOSU

AZCÁRATE GOÑI, JOSÉ JAVIER

AZCARATE LÓPEZ, GUSTAVO

AZEMAR SOLA, ANDER

CALONGE ISTÚRIZ, IÑIGO

CENDRA GOÑI, JESÚS IGNACIO

DE ARTEAGA GALVETE, ÁLVARO JAVIER

ECHEVERRÍA HERNÁNDEZ, CARLOS JUAN

ECHEVERRÍA URRA, MARÍA IDOYA

ENÉRIZ ZAHINO, ANDRÉS

GIL LARUMBE, PEDRO JOSÉ

GOYA MENDIÓROZ, IKER

ILUNDÁIN GOÑI, DIEGO

IRIARTE NÁJERA, MANUEL

LACOSTA ZOZAYA, ARACELI

MACUSO ARÓSTEGUI, SERGIO

MARI GARCÍA, FRANCISCO JOSÉ

MENDIÓROZ LARREA, MARÍA VICTORIA

MORENO RUIZ, CARLOS

NARVÁEZ NAGORE, DAVID

OCAÑA ALMENDROS, LEYRE

OIZ OLAGÜE, OIHANA

ORRILLO PERALTA, PEDRO AGUSTÍN

OTERMIN PELLEJERO, JON

RAMÍREZ ECHANDI, JOKIN

SARASA CALZADO, JOSEBA

SARRATEA OPOCA, EDURNE

SATRÚSTEGUI MURU, XABIER

URDÁNIZ OSINAGA, IÑIGO

VALENCIA OJER, ASIER

Taxiaren baimen profesionala lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1805393