82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, helduen euskarazko klaseetarako diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da laburpena, Eguesibarko helduen euskarazko klaseetarako diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 393977

Helburua eta xedea. Ordenantza honen helburua da euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei diru-laguntzak emateko modua arautzea.

Eskatzaileen betebeharrak. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintza hauek betetzen dituztenek eska ditzakete diru-laguntzak:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra joan izanaren ziurtagiria.

b) Eguesibarren erroldatuta egotea. Eguesibarko Udaleko langileek diru-laguntza eskatu ahalko dute, udalerrian erroldaturik egon ez arren. Eskubide hori aitortua baldin badute negoziazio kolektiboaren bidez, bi laguntzetariko bat aukeratu beharko dute.

c) Eguesibarko Udalari betebehar fiskalak ordainduak izatea (Udalak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).

d) 16 urtetik gorakoa izatea.

e) Deialdi honetatik kanpo daude administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden Eguesibarko pertsonak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa. Aurrekontuetan aurreikusitako gehieneko diru-kopurua behar den epean eta moduan aurkeztutako eskabideen artean banatuko da. Deialdian ezarri baldintzak bete beharko dituzte. Matrikularen %30 lagunduko da diruz. Langabeei %60ko diru-laguntza emanen zaie, bai eta ikasturtean zehar lan-eszedentzian egon direnei ere.

Dena den, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 300 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko. Langabeen kasuan, gehieneko kopurua 600 eurokoa izanen da.

Eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 1ean hasiko da eta 28an bukatuko. Epea luzaezina izanen da.

Sarrigurenen, 2018ko apirilaren 13an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1805054