82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2018ko euskarazko udako kanpaldiak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 394780.

Xedea: D ereduko ikasleendako euskarazko kanpaldietan parte hartzeak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 2.070 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: irailean, Lizarrako Udaleko Erregistroan, edo legeak aurreikusten dituenetarik edozeinetan.

Onuradunak: Lehen Hezkuntzako edo Bigarren Hezkuntzako ikasleak, D ereduko ikasleak eta Lizarran erroldatuak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2018ko apirilaren 17an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1805286