82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, Lizarrako eta Lizarraldeko gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 394776.

Xedea: deialdi honen xedea da Lizarrako Udalak Lizarrako edo Lizarraldeko gazteei emanen dizkien banakako diru-laguntzak arautzea. Horretarako, gazteek astialdiko monitore ikasketak egin behar dituzte 2018ko ikasturtean.

Helburu nagusia da hezkuntza ez-formala bultzatzea.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak eskura daude Lizarrako eta Lizarraldeko gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko diru-laguntzak emateko 2018ko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

Zenbatekoa: deialdiaren zenbateko osoa 100 eurokoa da parte-hatzaile bakoitzeko. Partida osoa, berriz, 2.400 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 18a arte aurkeztu daitezke eskaerak.

Lizarran, 2018ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1805285