82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, laguntzen deialdiarena, larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzeko diru-laguntzak emateko, 2018. urtean

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 394811.

Oinarri arautzaileak, larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo presazko ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzeko; hain zuzen ere, hondamendi naturalak, gerrak edo horien ondorioak izaten direnean, edo oinarrizko lehengairik gabe gelditzean edo edozein eratako hondamenak gertatzen direnean.

Deialdi honen bidez araubide bat ezartzen da Lizarrako Udalak larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak eman ditzan 2018. urtean. Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 2399-489000, “Hondamendietarako eta elkarbizitza sustatzea xede duten ekimenetarako laguntzak”, 2018. urtean. Xede horretarako, 5.950,00 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2018ko apirilaren 17an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1805284