82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Mankomunitate honek deialdia egin du, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, baldintza hauei jarraikiz.

Agoitzen, 2018ko martxoaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Maite Fernández Font.

DEIALDIA, ADMINISTRARI-OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU BAT, C MAILAKOA, OPOSIZIO-LEHIAKETA MURRIZTUAREN BIDEZ BETETZEKO

Mankomunitate honek deialdia egin du, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, baldintza hauei jarraikiz:

1.–Arau orokorrak.

1.1.–Deialdia iragarri da, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat igoera txanda murriztuan betetzeko, Mankomunitateko D mailako lan-kontratudun finkoen artean.

1.2.–Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuko C mailari dagozkion oinarrizko lansariak izanen ditu.

1.3.–Aplikatu beharreko araudian ezarrita dago lanaldiaren araubidea, baita opor, jaiegun, dieten ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Hala ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek, zerbitzuaren beharren arabera betiere, eta eguneko bost orduko lanaldia ezarri.

1.4.–Izendatuak deialdiko mailari eta kategoriari eta eskatutako ikasketei dagozkien lan eta eginkizun administratiboak betez eginen du zerbitzua, ekimen eta erantzukizun murriztuan eta bere mendean langileak izanik nahiz halakorik gabe. Aurreikusten da lan eta eginkizun horien artean idazteko makinak, kalkulagailuak eta ordenagailuak erabiltzea izanen dela. Orokorrean, mota guztietako administrazio lanak egin beharko ditu, baita Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak berariaz manatzen dizkionak ere.

1.5.–Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia lan-kontratudun finko bilakatuko da, Gizarte Segurantzan kidetuko da eta bertan alta emanen zaio.

2.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi murriztu honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa izatea eta D mailakoa izatea.

b) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

c) Adinez nagusi izatea.

d) Eskatutako titulazioa edukitzea, hau da, Goi Mailako Batxilergoa, Lanbide Heziketako 2. gradua edo parekoa, eta D mailan bost urtez egiazki ari izana frogatzea. Titulazioaren baldintza bete ezean, horren ordain izan daiteke frogatzea zortzi urtez ari izana talde horretan, Nafarroako administrazio publikoetan edo haien erakunde autonomoetan zerbitzu egiten.

e) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

f) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

g) Hautapen probak gainditzea.

3.–Eskaerak.

3.1. Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetako erregistroan aurkeztu beharko dira eskabideak, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

3.2. Izangaiek deialdi honetako 2.1 puntuan ezarri diren beharkizunak betetzen dituztela frogatzen duten jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak aurkeztu behar dituzte eskabidearekin batera.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta probak hasteko egunarekin batera Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Maite Fernández Font, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Laura González Sáez, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kidea.

Mahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz. Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko aholkulari ekonomikoa.

Ordezkoa: izendatzeke.

Mahaikidea: María Eugenia Avelino Aranaz, Agoizko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: María Isabel Rípodas Reclusa, Agoizko Udaleko administrari-ofiziala.

Mahaikidea: Mirentxu García Eseverri, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Ander Lanas Garralda, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Mahaikidea: José María Bayona Sáez. Urraulgoiti eta Urraulbeiti udaletako idazkaria.

Ordezkoa: izendatzeke.

Mahaikide idazkaria: Francisco Javier Tellechea González. Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

5.2. Hautaprobak hasi aitzin eratu beharko du epaimahaiak eta eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, kideen gehiengo osoak bederen bildu beharko du.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren arazoak.

5.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia ondoren.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batera finkatuko da oposizioko lehen ariketa egiteko eguna.

6.3. Ondotik, epaimahaiak erregelamenduaren arabera emanen ditu argitara gainerako proben egunak, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki taulan.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak ondotik ematen den baremoari jarraikiz baloratuko ditu merezimenduak. Horiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkeztearekin alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte izangaiek. Horretarako, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak aurkeztu beharko dira, bestela ez baitira kontuan hartuko.

7.2. Merezimenduak.

a) Eskatutakoa baino maila handiagoko tituluak: 5 puntu gehienez.

b) Prestakuntza ikastaroak, bete beharreko lanpostuarekin zerikusia badute: 20 puntu gehienez.

c) Euskaraz jakitea, ziurtagirien bidez edo, horiek gabe, maila zehazteko proba baten bidez frogatuta: 5 puntu gehienez.

7.2 atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

7.3. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.

7.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki taulan paratuko du izangaien zerrenda, horietako bakoitzak lehiaketaldian erdietsi dituen puntuekin.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa. Deialdiaren II. eranskineko gaien artetik zozketaz hautatzen diren biri buruz idatzi beharko da, gehienez ere 3 orduz. 0 puntutik 35era bitarteko balorazioa; eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu erdiesten ez dituztenak.

b) Bigarren ariketa. Zenbait kasu praktiko argitu beharko dira, administrari-ofizial batek egin beharreko berezko lanarekin lotuak. 0 puntutik 35era bitarteko balorazioa; eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu erdiesten ez dituztenak.

8.2. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak hamar eguneko epean ikusgai jarriko ditu, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki taulan, lortutako puntuazioak eta hurrengo ariketa egiteko eguna eta lekua.

8.3. Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala daramatela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9.–Gainditu dutenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan jendaurrean jarriko du, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko ere, probak gainditzen dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, lehiaketan eta oposizioan izangai bakoitzak ateratako puntuazioak batu ondotik. Izendapen proposamena ere eginen du.

9.2. Proposaturiko izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.3. Proposatutako izangaiak aipatu epearen barrenean agiriak aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan salbu, ezin izanen da kontratua formalizatu, eta bere egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egin faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

9.4. 9.3 atalean aurreikusitako kasuan, Mankomunitateak 9.1. oinarrian aipatzen den zerrendako ondoz ondoko izangaiekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautapen prozedura bukatuta, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak lan-kontratadun finko izendatuko du proposatutako izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horren barrenean eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta aurreko oinarrian esandakoari jarraituko zaio.

11.–Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta egintzen aurka Nafarroako Toki Entitateentzat indarra duen legediak ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

I. ERANSKINA

Eskabide-orria (PDFa).

II. ERANSKINA

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak. Bermeak. Konstituzio Auzitegia. Erregearen eginkizunak Konstituzioaren arabera. Gorte Nagusiak. Estatuaren antolakuntza lurraldeen arabera. Aipamen laburra.

2.–13/1983 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. Izaera eta esanahia. Nafarroako Foru Erakundeen aipamen laburra.

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Aipamen laburra.

4.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

5.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

6.–32/2013 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duena.

7.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa.

8.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: L1803775