82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1287/2018 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 14an emandako 963/2018 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez merezimendu lehiaketarako deia egin zen Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Akats bat atzeman da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 14ko 963/2018 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez merezimendu lehiaketarako deia egin zen Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 14an emandako 963/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea jarraian adierazten den bezala (ebazpen horren bidez merezimendu lehiaketarako deia egin zen Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko –NHBBZ– lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko):

Lehenbiziko oinarrian, honela dioen tokian:

Maisua/Maistra Tuterarako

Komunitatearentzako Zerbitzuak

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (Esku-hartze Soziokomunitarioa) Iruñerako

Komunitatearentzako Zerbitzuak

1

Honakoa behar du:

Lanbide Heziketako irakasle teknikoa (Komunitatearentzako Zerbitzuak) Tuterarako

Komunitatearentzako Zerbitzuak

1

Lanbide Heziketako irakasle teknikoa (Komunitatearentzako Zerbitzuak) Iruñerako

Komunitatearentzako Zerbitzuak

1

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 16an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1805060