82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

46/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, hiru foru agindu aldatzen dituena: urriaren 11ko 170/2016 Foru Agindua, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloaren egitura organikoa garatu zuena; urriaren 11ko 173/2016, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatu zuena; eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 28an emandako 185/2016 Foru Agindua, 2016ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin Nafarroako Foruzaingoaren ordainsariak ezarri zituena.

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuaren bidez, Foruzaingoaren egitura organikoaren berrantolaketa egin zen, haren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko asmoz. Foru dekretu horrekin batera, bost foru agindu onetsi ziren Nafarroako Foruzaingoa osatzen duten arloak banan-banan garatzeko.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 170/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloaren egitura organikoa garatu zen.

Bestalde, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 173/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatu zen.

Bestalde, Barneko Zuzendaritza Nagusiak 170/2016 eta 173/2016 foru aginduak aldatzeko premia zegoela ohartarazi zuen.

170/2016 Foru Aginduaren aldaketak, funtsean, bi ondorio ditu: gaur egun Tuteran den Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldea desagerraraztea eta, Tuterako Foruzain Etxean, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Brigada eta bi Ekintza Talde sortzea, biak brigada berriari atxikiak. Aldaketa guztia plantillaren tamailaren egokitzapenagatik egin da, eta, epe ertainera, handitzea espero delako.

173/2016 Foru Aginduari dagokionez, bi aldaketa planteatu dira.

Lehenbizikoa, Agintariak Babesteko Taldea eta Sostengu eta Kontrazaintza Taldea desagerraraztea, biak ala biak Agintariak Babesteko Brigadari atxikiak (Herritarren Segurtasunaren Arloan). Kide guztiak orain, zuzenean, Brigadara pasatuko dira. Agerikoa da beharrezkoa dela aldaketa, zeren, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuak indarra hartu duenetik, franko aldatu dira talde horiei atxikitako foruzainen lan ordutegia, eta bi taldeen eginkizunek elkar estaltzen dute zenbaitetan. Bestalde, gaur eguneko egoera sozialaren ondorioz, Agintariak Babesteko Brigadako kideen kopurua jaitsiz doa eta joanen da segur aski.

Bigarrena, 173/2016 Foru Agindua aldatzea, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioari dagokionez. Gaur egun bost Ekintza Talde ditu, eta, horietaz gainera, Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea. Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea desagerraraztea proposatzen da, eta, aldi berean, 6. Ekintza Taldea sortzea. Talde honek hartuko du desagertzen den taldearen plantilla. Ondorioz, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua arautzen duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuaren 21. artikuluan adierazitako eginkizunez aipatu dibisioko Ekintza Taldeak arduratuko dira.

Agerikoa da aldaketa, zenbait problema sortu baitira Nafarroako Foru Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea aldatu zuen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legea aplikatu ondoren. Hori dela-eta, hobekuntzarako neurri berriak diseinatu behar izan dira Nafarroako Foruzaingoan, Altsasuko eta Elizondoko foruzain etxeen baliabide eskasia leuntzeko eta zenbait unitateren plantillak sendotzeko.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean ezarritako ordainsarien sistemak, apirilaren 10eko 15/2015 Foru Dekretuaren bidez egindako aldaketaren ondotik, beharrezkoa egiten du Nafarroako Foruzaingoari 2016ko azaroaren 1etik aurrera aplikatuko zaizkion lanpostu osagarri berriak onestea.

Ondorioz, eta Lanpostuen Azterketa aginduzkoa egin eta gero, ongi identifikatu da, lanpostuaren arabera eta puntukako balorazioa egin ondotik, zein talderi esleituko zaien portzentaje bat, horrela, legez ezarritako gutxienekoari gehituta, lanpostuaren osagarri osoa sor dezan, betiere Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuko artikulu eta eranskinetan ageri bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 28an emandako 185/2016 Foru Aginduak –haren bidez, 2016ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin Nafarroako Foruzaingoaren ordainsariak ezarri ziren–, bere eranskinean, 2016ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin ekintza unitate bakoitzari aplikatzekoak zaizkion puntuazioak eta lanpostuaren osagarriak jaso zituen.

Aurrekoaren eraginez, beharrezkoa da urriaren 28ko 185/2016 Foru Agindua aldatzea, lehenago adierazitako antolamendu-aldaketekin bat egiteko.

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Era berean, foru dekretu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik. Aipatu artikuluak, bigarren paragrafoan, honela jarraitzen du: “Arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzeko edo kentzeko orduan, polizia eginkizun homogeneoak elkartu beharrari begiratuko zaio, hots: goi-zuzendaritzakoak, polizia lanaren alor zehatzen zuzendaritza taktikakoak, polizia lanak zuzenean gauzatzekoak eta lan espezializatuak zuzenean gauzatzekoak. Orobat, kontuan hartuko dira tamaina, interesa, eginkizunaren garrantzia, bateragarritasuna eta espezializazio maila, aplikatu gogo den egitura eredua eta egokitasunari dagozkion bestelako inguruabarrak, behar bezala arrazoituak”.

Horrenbestez, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak esleitzen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Barneko zuzendari nagusiaren proposamena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 170/2016 Foru Agindua aldatzea, hots, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

15. artikulua aldatu da. Hauxe da testu berria:

“15. artikulua. Tuterako Foruzain Etxea.

1. Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Tuterako Foruzain Etxeari talde hauek atxiki zaizkio:

a) Polizia Judizialaren Tuterako Taldea.

b) Polizia Arretarako Tuterako Bulegoko Taldea.

c) Tuterako Ingurumen Taldea.

2. Tuterako Foruzain Etxeari, gainera, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Tuterako Brigada atxiki zaio, zeina Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioak foruzain etxe horren lurralde eremuan dituen polizia eginkizunak zuzenean burutzeaz arduratuko baita.

Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Tuterako Brigadari talde hauek atxiki zaizkio:

a) 1. Ekintza Taldea.

b) 2. Ekintza Taldea.

3. Tuterako Foruzain Etxeari, gainera, Tuterako Trafiko Brigada atxiki zaio, zeina Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloak foruzain etxe horren lurralde eremuan dituen polizia eginkizunak zuzenean burutzeaz arduratuko baita.

Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Tuterako Trafiko Brigadari talde hauek atxiki zaizkio:

a) Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea.

b) Tuterako Atestatu Taldea.”

2. artikulua. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 173/2016 Foru Aginduaren aldaketa, hots, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatu zuenarena.

Bat.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 173/2016 Foru Aginduaren 4. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“4. artikulua. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa.

1. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa unitate zentrala da.

2. Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion polizia eginkizunak burutzeko, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran:

a) 1. Ekintza Taldea.

b) 2. Ekintza Taldea.

c) 3. Ekintza Taldea.

d) 4. Ekintza Taldea.

e) 5. Ekintza Taldea.

f) 6. Ekintza Taldea.

3. Ekintza taldeei dagokie Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 21. artikuluan aipatutako eginkizunak burutzea.”

Bi.–Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 173/2016 Foru Aginduaren 5. artikulua aldatzen da. Testu hau izanen du:

“5. artikulua. Agintariak Babesteko Brigada.

Agintariak Babesteko Brigada unitate zentrala da, eta zuzeneko eginkizun hauek ditu: agintarien segurtasun, babes eta bizkarzaintza zerbitzuak emateari loturiko polizia eginkizunak, agintzen zaionaren arabera, baita helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren antzeko beste eginkizun batzuk ere.

Orobat, Agintariak Babesteko Brigadari poliziaren eginkizun hauek burutzea dagokio:

a) Babes premia duenaren segurtasun integrala bermatzen duten babes eta zaintza zerbitzuak ematea, Arloaren gainerako unitateekin koordinaturik.

b) Kontrazaintza zerbitzuak, aurrerapen lanak, ikuskapenak eta babestuen segurtasuna bermatzeko behar diren beste lan batzuk egitea.

c) Arloko gainerako unitateei laguntzea herritarren segurtasuna bermatzeko egindako ekintzetan.

d) Babes premia duten pertsonen segurtasuna prebentzio modura bermatzen duten segurtasun planen diseinua egitea.

e) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.”

3. artikulua. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 28an emandako 185/2016 Foru Aginduaren aldaketa, hots, 2016ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin Nafarroako Foruzaingoaren ordainsariak ezarri zituenarena.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 28an emandako 185/2016 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da Tuterako Foruzain Etxeari, Agintariak Babesteko Brigadari eta Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioari dagokien partean. Honela geldituko da:

ARLOA

DIBISIOA / FORUZAIN ETXEA

BRIGADA

TALDEA

ENPLEGUA

FITXAREN KODEA

TALDEA

PUNTUAK

LANPOSTUKO OSAGARRIA

BERARIAZKO OSAGARRIA
%

Gutxieneko %

Balorazioa
%

Guztira
%

TUTERAKO FORUZAIN ETXEA

POLIZIA JUDIZIALA - TUTERA

INSPEKTORE-ORDEA

150200

212

160

10,00

2,51

12,51

65

KABOA

150210

312

150

17,00

2,34

19,34

65

FORUZAINA

150211

412

130

6,45

1,98

8,43

65

POLIZIA ARRETARAKO TUTERAKO BULEGOA

INSPEKTORE-ORDEA

150400

203

100

10,00

1,44

11,44

45

KABOA

150410

303

90

17,00

1,26

18,26

45

FORUZAINA

150411

403

80

6,45

1,08

7,53

45

INGURUMENA - TUTERA

INSPEKTORE-ORDEA

150300

214

100

10,00

1,44

11,44

45

KABOA

150310

314

90

17,00

1,26

18,26

45

FORUZAINA

150311

414

80

6,45

1,08

7,53

45

PREBENTZIOA ETA HERRITARREN BABESA - TUTERA

1. EKINTZA TALDEA. TUTERA

INSPEKTORE-ORDEA

150100

209

120

10,00

1,80

11,80

45

KABOA

150110

309

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

150111

409

90

6,45

1,26

7,71

45

2. EKINTZA TALDEA. TUTERA

INSPEKTORE-ORDEA

150100

209

120

10,00

1,80

11,80

45

KABOA

150110

309

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

150111

409

90

6,45

1,26

7,71

45

TRAFIKOA - TUTERA

BIDE SEGURTASUNA - TUTERA

INSPEKTORE-ORDEA

151100

206

110

10,00

1,62

11,62

45

KABOA

151110

306

100

17,00

1,44

18,44

45

FORUZAINA

151111

406

80

6,45

1,08

7,53

45

ATESTATUAK - TUTERA

INSPEKTORE-ORDEA

151200

208

120

10,00

1,80

11,80

45

KABOA

151210

308

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

151211

408

100

6,45

1,44

7,89

45

ARLOA

DIBISIOA / FORUZAIN ETXEA

BRIGADA

TALDEA

ENPLEGUA

FITXAREN KODEA

TALDEA

PUNTUAK

LANPOSTUKO OSAGARRIA

BERARIAZKO OSAGARRIA
%

Gutxieneko %

Balorazioa
%

Guztira
%

PREBENTZIOA ETA HERRITARREN BABESA

1. EKINTZA TALDEA

INSPEKTORE-ORDEA

410100

410200

209

120

10,00

1,80

11,80

45

KABOA

410110

410210

309

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

410111

410211

409

90

6,45

1,26

7,71

45

2. EKINTZA TALDEA

INSPEKTORE-ORDEA

410100

410200

209

120

10,00

1,80

11,80

45

KABOA

410110

410210

309

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

410111

410211

409

90

6,45

1,26

7,71

45

3. EKINTZA TALDEA

INSPEKTORE-ORDEA

410100

410200

209

120

10,00

1,80

11,80

45

KABOA

410110

410210

309

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

410111

410211

409

90

6,45

1,26

7,71

45

4. EKINTZA TALDEA

INSPEKTORE-ORDEA

410100

410200

209

120

10,00

1,80

11,80

45

KABOA

410110

410210

309

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

410111

410211

409

90

6,45

1,26

7,71

45

5. EKINTZA TALDEA

INSPEKTORE-ORDEA

410100

410200

209

120

10,00

1,80

11,80

45

KABOA

410110

410210

309

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

410111

410211

409

90

6,45

1,26

7,71

45

6. EKINTZA TALDEA

INSPEKTORE-ORDEA

410100

410200

209

120

10,00

1,80

11,86

45

KABOA

410110

410210

309

110

17,00

1,62

18,62

45

FORUZAINA

410111

410211

409

90

6,45

1,26

7,71

45

ARLOA

DIBISIOA / FORUZAIN ETXEA

BRIGADA

TALDEA

ENPLEGUA

FITXAREN KODEA

TALDEA

PUNTUAK

LANPOSTUKO OSAGARRIA

BERARIAZKO OSAGARRIA

%

Gutxieneko %

Balorazioa
%

Guztira
%

AGINTARIEN BABESA

INSPEKTORE-ORDEA

401100

401200

218

120

10,00

1,80

11,80

65

KABOA

401110

401210

318

110

17,00

1,62

18,62

65

FORUZAINA

401111

401211

418

90

6,45

1,26

7,71

65

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzen diren arauak

Indarrik gabe gelditzen dira Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 173/2016 Foru Aginduaren 6. eta 7. artikuluak, hots, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatzen duenarenak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko apirilaren 17an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1805129