81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2017ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Izarbeibarko Mankomunitatean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezartzen diren kasuetan izan ezik, halakoetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko baita.

Garesen, 2018ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ALDAKETA, IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO ORDENANTZAN.
BEHIN BETIKO ONESPENA

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (aurrerantzean DBLO) xedea pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea da, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Aplikatzekoa da euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

DBLOren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan honako hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren xedea eta aurreikusitako erabilerak.

–Datu pertsonalen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapenak eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeentzako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo altukoak.

Fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko, hori xedatuz gero.

1720/2007 Errege Dekretuaren 55. artikuluak ezartzen du “datu pertsonalen fitxategi publiko guztiak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari jakinaraziko dizkiola fitxategiaren ardura duen Administrazioko organo eskudunak, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko, hogeita hamar eguneko epean, fitxategia sortzeko araua edo erabakia dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen denetik”.

58. artikuluak, fitxategien aldaketa edo ezabaketa jakinarazteari buruzkoak, ezartzen du ezen, titulartasun publikoko fitxategiak izanik, 55. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat ukitzen duen aldaketa egin nahi denean edo fitxategia ezabatu, dagokion araua edo erabakia hartu behar dela jakinarazpenaren aurretik, titulu honen I. kapituluan ezarritako moduan.

Izarbeibarko Mankomunitatea datu pertsonalen fitxategi batzuen arduraduna da. Datu horiek beharrezkoak dira toki entitate gisa esleituak dituen eginkizunak betetzeko; hain zuzen ere, ur horniduraren, saneamenduaren eta arazketaren zerbitzu publikoa ematen du (uraren ziklo integrala) eta horri eusten dioten azpiegiturak mantendu eta hobetzen ditu, etxeko hondakinak bildu, garraiatu eta tratatzen ditu eta ingurumen arloko hezkuntza lana egiten du.

Fitxategi horiek 2007ko martxoaren 15eko ordenantzaren bidez sortu ziren (2007ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 12koa). Ondotik, fitxategiak aldatu ziren eta beste berri batzuk sortu, 2015eko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28an argitaratutako ordenantza aldatuta.

Gaur egun, datu pertsonalen tratamendu berriak egiten direnez, beharrezkoa da fitxategi berriak sortzeko ordenantza berriro aldatzea.

Fitxategi berriak sortzea

Bideozaintza.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: bideozaintza, instalazioen segurtasuna bermatzeko.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, pertsonak ibiltzen diren tokietan jarritako kameren bidez irudiak grabatuz.

–Norbanako edo talde ukituak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: irudia.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioak: estatuko segurtasun indar eta kidegoei, epaile eta epaitegiei.

–Organo arduraduna: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Parte-hartze prozesuak.

–Xede eta aurreikusitako erabilerak: parte hartzeko eta jendaurreko informaziorako prozesuen kudeaketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek edo haien ordezkariek emanen dituzte idatziz, inprimaki edo eskabide baten bidez.

–Ukitutako pertsonak edo taldeak: arauen prestaketari edo proposatutako aferei buruzko iritzia adierazten duten pertsonak eta erakundeetako kideak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Giza baliabideak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: langileen kudeaketa (kontratuak, nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuei aurrea hartzea, ordutegiaren kontrola). Lanpostuen kontratazioetarako prozesuen kudeaketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte idatziz, inprimaki edo eskabide baten bidez eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: Mankomunitateko langileak eta enplegurako deialdietako parte-hartzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura, hatz-marka.
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
  • Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
  • Datu akademikoak eta profesionalak.
  • Enpleguaren datu zehatzak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioak: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari, laneko arriskuei aurrea hartzeko kanpoko enpresari, aseguru artekaritzei eta/edo aseguratzaileei eta banku entitate edo aurrezki kutxei. Mankomunitatearen web-orria, iragarki-taulak.

–Organo arduraduna: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: altua.

Ikus-entzunezkoen artxiboa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: ikus-entzunezko fitxategi baten mantentzea ahalbidetzea, interes publikoko irudi eta grabazioekin.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunengandik, haien irudiak hartuz eta grabazioak eginez.

–Norbanako edo talde ukituak: jardueretan parte hartzen duten erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: irudia/ahotsa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioak: Udalaren web-gunean eta sare sozialetan argitaratuta.

–Organo arduraduna: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Jarduerak.

–Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Mankomunitateak garatzen dituen programa eta zerbitzuekin zerikusia duten lehiaketak, jarduerak, tailerrak eta ikastaroak egitea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunak berak emanda, hitzez edo inprimakien edo agirien bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: jardueretan parte hartzen dutenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, NANa, helbidea.
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioak: Udalaren web-gunean eta sare sozialetan argitaratuta.

–Organo arduraduna: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Izarbeibarko Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Iragarkiaren kodea: L1803426