81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Epatzeko iragarkia, gizarte-etxea erabiltzeko 2018ko tasen aurka jarritako 18-00143 gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenentzat

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Angel Felipe Sáenzek gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Valtierrako Udalak, 2017ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren kontra. Horren bidez onetsi ziren gizarte-etxea erabiltzeko 2018ko tasak, bertan “Pro erabiltzailea” figura ezartzen baita.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian.

Valtierran, 2018ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1804559