81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herri-lurren okupazioa, 8. poligonoko 11. lurzatian.
Hasierako onespena

2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zen:

“Ikusirik María Josefa Bandrés Martinezek aurkeztu duen idazkia, non baimena eskatzen baitu herri-lurretako 335 m² okupatzeko, Tafallako udal-mugartean, 8. poligonoko 11. lurzatian, 20 erlauntz paratzeko.

Ikusirik landa-ingurumen zaindariaren txostena (2018ko urtarrilaren 25ekoa), Idazkaritzaren txostena (2018ko urtarrilaren 29koa) eta Ekonomia eta Finantzako Alorraren txostena (2018ko otsailaren 2koa).

Ikusirik Landa Garapeneko Udal Batzordeak emandako irizpena, 2018ko martxoaren 14koa.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako 335 m²-ren okupazioa, 8. poligonoko 11. lurzatian, María Josefa Bandrés Martinezek 20 erlauntz paratzeko.

Bigarrena.–Baimendutako okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan. Eta epe hori iragan ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igortzea, behin betiko onets dezan.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Bandrés andreari, landa-ingurumen zaindariari, Idazkaritzari, Kontu-hartzailetzari eta Inbentarioari, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.

Tafallan, 2018ko apirilaren 4an.–Jarduneko alkatea, Cristina Arconada Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1804599