81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Barkazio Gurutzeko kaleko 3an dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Alegazioak ezestea

Iruñeko Udalak, 2018ko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 13-ABR-08 (17/CU).

Ikusirik Antonio Pérez Salinerok jarritako alegazioak Barkazio Gurutzeko kaleko 3an dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia hasiera batean onesteko espedientean, eta bertako txosten juridiko-teknikoaren arabera, erabaki da:

1. 2017ko azaroaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakia baliogabetzea (4/CU). Bertan behin betiko onetsi zen Barkazio Gurutzeko kaleko 3an dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, prozeduraren funtsezko akatsarengatik, desjabetutako aldeari egin beharreko hasiera bateko onespenaren jakinarazpena falta baita.

2. Antonio Pérez Salinerok jarritako alegazioak ezestea, erabaki honen eraskinean heldu den txostenari jarraikiz.

3. Behin betiko onestea Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko jabeen erkidegoaren plan bereziaren proposamena.

4. Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela Barkazio Gurutzeko kaleko 3an dagoen lokalaren (sotoa) 14,51 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen erkidegoaren alde diharduen administrazio gisa.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ale bat Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentura (Etxebizitza Zerbitzua) igortzea.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) apartatuan eta aplikagarri den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2018ko apirilaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Oztopo arkitektonikoak kentzea Barkazio Gurutzeko kaleko 3an dagoen eraikinean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1805271