81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

240E/2018 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.1 jarduketa-unitateari dagokion xehetasun azterlana. Sustatzailea Asistencia Clínica Universitaria de Navarra SA da.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak abenduaren 15ean emandako 845E/2017 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.1 jarduketa-unitateari dagokion xehetasun azterlana, Asistencia Clínica Universitaria de Navarra SAk sustatua.

Ebazpen hori 2018ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8koan, eta egunkarietan 2018ko urtarrilaren 5ean, eta hogei eguneko epea ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko. Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Dokumentuak ez du aldaketarik izan hasiera batean onetsi zenetik. Hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun azterlan baten xede eta eskumen direnak. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin, baita “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.

Xehetasun azterketa tramitatu eta onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1.d) artikuluarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.1 jarduketa-unitateari dagokion xehetasun azterlana. Sustatzailea Asistencia Clínica Universitaria de Navarra SA da.

2. Sustatzaileari adieraztea ezen, obren eragina jasan dezaketen beste azpiegitura eta zortasunei dagokienez edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko dituela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Bereziki, Iruñerriko Mankomunitateak 2018ko urtarrilaren 25eko txostenean horretarako xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

Iruñean, 2018ko apirilaren 11n.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

“Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.1 jarduketa-unitateari dagokion xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1804948