81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Diru-laguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2018ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Diru-laguntzen ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Faltzesen, 2018ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1804721