81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko eta 2018ko apirilaren 5ean Udal honek hartutako erabakiaren ondoren, 2018ko martxoaren 1eko erabakia osatzen baitu, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela berriz ere Artaxoako udal bulegoetan, ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Artaxoa.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2018ko apirilaren 6an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1804770