81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu batzuk, OOLTko Pediatra eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako Pediatra lanpostuak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Paula Prim Jaurrieta eta Noelia Alvarez Zallo andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu batzuk, OOLTko pediatra eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatra lanpostuak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka (deialdi hori abuztuaren 29ko 1475E/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiaren ondorioz lekualdatze lehiaketan bete gabe gelditutako lanpostuak). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1B eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, hautapen prozedura bateko partaide direnez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2018ko apirilaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1805263