2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
Laborantzako herri-lurretako aprobetxamendurako enkantea
–Xedea: laborantzako herri-lurretako aprobetxamendurako enkantea.
–Adjudikatzeko modua: ahozko posturen bidezko enkante publikoa.
–Adjudikatu beharreko unitateak: 15,16 hektarea (lote bakarra).
–Hasierako prezioa: 3.038,41 euro.
–Errentamenduaren aldia: 2022ko irailaren 30a arte.
–Behin-behineko fidantza: 121,54 euro.
–Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Murietako Udaleko Idazkaritzan, ordutegi honetan: astearte eta ostegunetan 11:00etatik 14:00ak arte; eta ostiraletan 10:00etatik 11:00ak arte.
–Enkantearen tokia eta eguna: enkantea Abaigarko Udaleko osoko bilkuren aretoan eginen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun natural iragan eta hurrengo egun baliodunaren goizeko 11:00etan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Abaigarren, 2018ko apirilaren 6an.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.
Iragarkiaren kodea: L1804724