1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
199E/2018 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Nafarroan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiria eta inprimaki teknikoa gaurkotzen dituena, zeinak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 0125/2012 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urtarrilaren 26an emandako 0125/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako tokiko ehiza-barrutietan eta ehiza-barruti pribatuetan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiria eta inprimaki teknikoa onetsi ziren. Gero, horien aplikazio praktikoan zenbait zailtasun antzemanda, bi dokumentuak zuzendu ziren, otsailaren 15eko 84/2013 Ebazpenaren eta urtarrilaren 17ko 45/2014 Ebazpenaren bidez.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak martxoaren 13an emandako 211/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiriaren eta inprimaki teknikoaren aldaketa onetsi zen (Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 125/2012 Ebazpenaren bidez onetsiak ziren haiek), ikusi baitzen beharrezkoa zela, batetik, zenbait puntu argitzea, eta, bestetik, nabarmentzea zeinen beharrezkoa eta garrantzitsua den Ehiza Antolatzeko Planak idatzi dituzten teknikariek egindako landa-lana, zeren, zenbait urte eman eta gero aurreko agiria aplikatzen, ikusiak ziren zenbait gabezia.
2015-2016 eta 2017-2018 denboraldietako ehiza debekuei buruzko foru aginduan sarturiko zenbait aldaketa zela-eta, beharrezkoa da aldaketa horiek Nafarroako Ehiza Antolatzeko Planak prestatzeko baldintza tekniko orokorren agirian sartzea.
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean eta legea garatzeko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.
EBATZI DUT:
1. Nafarroan Ehiza Antolatzeko Planak prestatzeko baldintza tekniko orokorren agiria onestea. I. eranskinean ageri da.
2. Nafarroako Ehiza Antolatzeko Planen inprimaki teknikoak gaurkotzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2018ko martxoaren 27an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
ERANSKINA
Nafarroan Ehiza Antolatzeko Planak prestatzeko baldintza tekniko orokorren agiria (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1804706