2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
Oihan enkantea
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Iratiko mendia.
1. lotea.–“Lerrerreka” alderdia. Mozketa mota: mozketa sanitarioa. Honela dago osatua: 1.343 m³ izei, zuretarako, horietatik 558 kentzekoak, erdilehorrak; 776 m³ izei, bilgarritako, horietatik 230 kentzekoak, erdilehorrak; 25 m³ pago, zuretarako; 366 m³ pago, egurretarako; 34 m³ ler gorri; 27 m³ ler gorri, enbor txikitarako. Hasierako prezioa: 36.221,77 euro. Aprobetxamendua egiteko epea: luzaezina, 6 hilabetekoa, behin betiko adjudikazio egunaren biharamunetik hasita.
Erremendia.
1. lotea.–“Saleras” alderdia. Mozketa mota: arraseko mozketa. Honela dago osatua: 64 m³ egur/ enbor txiki; 1. mailako ler gorria, 209 m³ zuretarako; 2. mailako ler gorria, 977 m³ zuretarako; 453 m³ ler gorri, enbor txikitarako. Hasierako prezioa: 28.925,83 euro. Aprobetxamendua egiteko epea: 12 hilabete, behin betiko adjudikazio egunaren biharamunetik hasita.
Iratiko mendia.
1. lotea.–“Burdinzokoa” alderdia. Mozketa mota: bakanketa. Honela dago osatua: 1. mailako pagoa, 486 m³ zuretarako; 2. mailako pagoa, 552 m³ zuretarako; 509 m³ pago, enbor txikitarako; 1. mailako izeia, 50 m³ zuretarako; 2. mailako izeia, 80 m³ zuretarako; 105 m³ izei, enbor txikitarako. Hasierako prezioa: 44.146.33. Aprobetxamendua egiteko epea: 18 hilabete, behin betiko adjudikazio egunetik hasita.
Proposamenak Ibaxaren Batzordearen erregistro orokorrean aurkeztuko dira, maiatzaren 10eko 12:00ak arte.
Administrazio klausula partikularren agiria eta baldintza teknikoen agiria interesdunen eskura daude Batzordearen Idazkaritzan.
Ezkarozen, 2018ko apirilaren 18an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena.
Iragarkiaren kodea: L1805246