80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KOKORIKO MENDIETAKO BILTZARRA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Kokoriko Mendietako Biltzarrak, 2018ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontua.

2018ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 23an, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez ziren egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 56,52 euro.

V. kapitulua: 11.500,00 euro.

VI. kapitulua: 10,00 euro.

VII. kapitulua: 100,00 euro.

VIII. kapitulua: 0,00 euro.

Guztira: 11.666,52 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 75,12 euro.

II. kapitulua: 1.811,35 euro.

III. kapitulua: 30,05 euro.

IV. kapitulua: 600,00 euro.

V. kapitulua: 100,00 euro.

VI. kapitulua: 8.850,00 euro.

VII. kapitulua: 200,00 euro.

Guztira: 11.666,52 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Kokoriko Mendietako Biltzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elgorriagan, 2018ko apirilaren 19an.–Burua, Juan Miguel Suquilvide Olázar.

Iragarkiaren kodea: L1805276