80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak apirilaren 18an emandako 170/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi da 2018an Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko, uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin dezaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 394892.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko apirilaren 17an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1805287