2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Katastro zuzenketei buruzko ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Nagusiak, 2017ko martxoaren 8an egindako bilkura arruntean, Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko katastro zuzenketei buruzko ordenantza fiskala hasiera batez onetsi zuen.
Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean, eta epea igarota, inork ez zuen alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi zen, eta osorik eman zen argitara, Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Tuteran, 2018ko urtarrilaren 8an.–Burua, José María Agramonte Aguirre.
KATASTRO ZUZENKETAK
IZAPIDETZEKO ORDENANTZA FISKALA
1. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua.
Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 2. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zerga-egitatea
2. artikulua.
Herritarrek eskatutako katastro zuzenketen espedienteak izapidetzeko zerbitzuak osatzen du zerga-egitatea.
Tasaren sortzapena
3. artikulua.
Batzorde Iraunkorrak katastroan alta emateko edo aldatzeko eskaera onartzen duenean sortuko da katastro zuzenketen tasa.
Subjektu pasiboa
4. artikulua.
Katastro zuzenketen kasuan, katastroan alta ematea eskatzen duena.
Karga oinarria
5. artikulua.
Nekazaritzako lurren katastroa zuzentzeko karga oinarria ahaidetasunaren eta katastroan alta emandako azaleraren araberakoa izanen da. Azalera nafar erregu lurretan neurtzen da.
Eguzki plaken katastro zuzenketak egiteko karga oinarria eguzki plaka bakoitzerako sortzen da, plakaren potentziaren arabera.
Salbuespenak
6. artikulua.
Katastro zuzenketetan, ahaidetasun maila hau duten eskatzaileak salbuetsita egonen dira, ordenantzen arabera:
–Gurasoen eta seme-alaben artean: salbuespen osoa.
–Ezkontideen artean: salbuespen osoa.
–Anai-arreben artean: %50eko salbuespena.
Tarifak
7. artikulua.
Bardeako Komunitatearen Batzar Nagusiak urtero zehaztuko ditu ezarri beharreko tasak.
Tributuaren kudeaketa
8. artikulua.
Batzorde Iraunkorrak katastroa zuzentzeko eskaera onetsi eta zuzenketa izapidetu eta dagokien Nafarroako Gobernuko departamentuek onartu eta gero, zergapekoari jakinaraziko zaio dagokion likidazioa ordaindu behar duela. Jakinarazpen hori egiten den unetik, borondatez ordaintzeko epeak indarrean izanen dira, ordenantza fiskal orokorra betez. Ordainketa egin behar duenak bankuko konturen bat helbideratua badu, erakunde horri ordainagiria bidali eta kobrantza eginen da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsi ondoren, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du, eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal hau aldatzeko, onespenerako bete diren izapide berak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, aplikagarri izanen dira ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta goragoko xedapen guztietan ezartzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
2017KO TASEN ERANSKINA
Katastro zuzenketen tasak
Zenbateko hauek ezarri dira katastroan alta ematen duten eskatzaileei eskatzen ahal zaizkien eskubideengatik:
1) Lehorreko eta ureztalurretako nekazaritza lurren katastroa zuzentzea, ahaidetasunik ez badago katastroan baja eta alta dutenen artean: euro 1 erregu lur bakoitzeko (frakzioa behera biribilduko da 8 almutetik beherakoa bada).
2) Lehorreko eta ureztalurretako nekazaritza lurren katastroa zuzentzea, anaia-arreben artean: 0,50 euro erregu lur bakoitzeko (frakzioa behera biribilduko da 8 almutetik beherakoa bada).
3) Eguzki plaken katastroa zuzentzea: 30 euro plaka bakoitzeko.
Kuota horiek tasatzat hartzen dira, eta premiamendu bidez kobratzen ahal dira, ordenantza fiskal orokorraren arabera.
Iragarkiaren kodea: L1803804