80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Herri-lurretako 319-2 lurzatiaren okupazioa, linea elektrikoa instalatzeko. Jendaurreko aldia

Untzueko Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea herri-lurretako 2. poligonoko 319. lurzatiaren okupazioa, 150 m-ko luzera eta 40 cm-ko zabalera dituena, linea elektrikoa instalatzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1804413