80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Oihan aprobetxamenduen enkantea

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.–Mortua hermendian, Loiketa alderdian, 5.422 pagoz osatua; horiek 284,37 metro kubiko zur eta 3.828,68 m³ enbor txiki/egur egiten dute. Hasierako prezioa: 66.398,28 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Proposamen ekonomikoak, fidantza gisa Udal Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekinarekin batera, Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira edo legez ezarritako bideak erabiliz, 2018ko maiatzaren 7ko, astelehena, eguerdiko 12:00ak baino lehen.

Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2018ko maiatzaren 7an bertan, astelehena,13:00etan.

Sesteorako epea 2018ko maiatzaren 8an, asteartea,13:00etan hasi eta maiatzaren 14an, astelehena,13:00etan bukatuko da.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2018ko maiatzaren 14an bertan, astelehena, eginen da 14:00etan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1805145