80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak martxoaren 22an emandako 23E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez klusterren eta gaikuntza-plataformen elkarlaneko ekintzetarako diru-laguntzak emateko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean ere (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index). DDBN (identifikazioa): 391994.

Lehena.–Onuradunak:

Nafarroako klusterrak eta gaikuntza-plataformak.

Bigarrena.–Xedea:

Diru-laguntza honen helburua Nafarroako enpresen elkarlaneko ekintza sustatzea da, bai eta haien lehiakortasuna hobetzeko proiektuetan parte har dezaten sustatzea ere, klusterren edo gaikuntza-plataformen bitartez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/7420/Convocatoria-de-2018-de-subvenciones-a-actuaciones-colaborativas-de-clusteres-y-de-plataformas-habilitadoras.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

498.359,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

hilabete, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Iruñean, 2018ko martxoaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1804609