2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa, tokiko ehiza-barrutia arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2018ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Ribaforadako NA-10263 tokiko ehiza-barrutiko ehiza-aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantzan (1/2017 Ordenantza).
Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an. Hortik aurrerako hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganda, ez dago jasoa erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu direnik.
Horren ondorioz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsitzat jotzen da, behin-behineko onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu baita, eta haren testu osoa argitaratzen da, indarrean jar dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:
–3.6 artikulua aldatzen da, baimen mota berri bat gehituta:
- Hilabetekoa, denboralditik kanpo untxiek egindako kalteengatik eta baimen bereziengatik (untxiak harrapatzea baino ez, honako metodo hauekin soilik: hudoz lagundua, sareen bidez eta eskopetekin).
–21.1 artikulua aldatzen da, tasa berri bat gehituta:
- Hilabeteko tasa, denboralditik kanpo untxiek egindako kalteengatik eta baimen bereziengatik (untxiak harrapatzea baino ez, honako metodo hauekin soilik: hudoz lagundua, sareen bidez eta eskopetekin): 40 euro.
Ribaforadan, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1804409