2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Jabetza doan lagatzea. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2018ko martxoaren 28ko osoko bilkuran, eta besterengarritasun-deklarazioa egin ondoren, erabaki zuen onestea 5. poligonoko 957. lurzatiaren (4.985,45 m²-koa) jabetza Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari doan lagatzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu bat Ribaforadan eraikitzeko, erabakian ezartzen diren baldintza, muga eta bermeekin.
Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, hamabost eguneko jendaurreko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta hartan bidezko jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira.
Ribaforadan, 2018ko apirilaren 3an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1804403