2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatzeko “Ospitaleak”
XVII. unitate integratuko Z-1 eremuko SGs-2 unitate morfologikoan (Nafarroako Ospitalgunea). Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko martxoaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 06-MAR-18 (4/CV).
“Espedientearen agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko otsailaren 9ko txostenarekin eta 2018ko otsailaren 15eko txosten juridikoarekin bat, erabaki da:
1. Hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, “Ospitaleak” XVII. unitate integratuko Z-1 eremuko SGs-2 unitate morfologikoan (Nafarroako Ospitalgunea) lerrokadurak aldatzeko, eraikuntza berri bat eraiki behar baita Nafarroako Laborategi Bateratuarendako (LUNA). Jesús Guitarte Goñik tramitera aurkeztu du Osasunbidearen izenean.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea hemengo egunkarietan.”
Iruñean, 2018ko martxoaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1803787