80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Deialdia, bake epaile eta haren ordezko izatekoa

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatua bete beharrez, iragarki honen bidez hamabost egun balioduneko epea ireki da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituen interesdun orok Erriberriko Udalak egin deialdian onartua izateko eskaera aurkez dezan, Udalak bake epailearen eta haren ordezkoaren berariazko eginkizunak beteko dituzten pertsonak aukeratzeko alegia. Eskaerak udal bulegoetan aurkeztuko dira, 8:30etik 14:30era.

Erriberrin, 2018ko apirilaren 3an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1804420