2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Laburpena, Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre”
Musika Eskolan 2017-2018 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsulta daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea: 393686.
Lehena.–Onuradunak:
Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, Noain Elortzibarko Udalean erroldatuta egon behar da, adingabea izan behar da eta 2017-2018 ikasturte osoan Noain Elortzibarko Udalaren ‘’Julián Gayarre’’ Musika Eskolan matrikulatuta egon behar da, honako ikasketa hauetan:
–Eskolako Ikasketa Planeko II. maila, aldi berean ikasiz “musika-tresna” eta “musika-hizkuntza”, dela “Musika Eskolaren” bidetik dela “Kontserbatoriorako prestakuntza” aukeraz baliaturik.
–III. maila; hemen ere, II. mailan bezala, eskolako Ikasketa Planean maila horretarako ezarri diren nahitaezko ikasgaiak harturik.
Baldintza akademikoak: aldeko txostena, Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre” Musika Eskolako zuzendariak emana, eskaera aurreko ikasturtean ikasleak eskolan izandako aprobetxamenduari buruzkoa. Ikasle berriak izanez gero ez da baldintza hori kontuan hartuko; hala ere, ikasturtearen amaieran laguntza baliogabetzen ahalko da, baldin eta ikusten bada ikasleak ez duela kurtsoa aprobetxatu. Kurtsoa errepikatzen ez egotea bekaren xede den ikasgai bakar batean ere.
Baldintza ekonomikoak. Familiaren 2016ko per capita errenta ez izatea 8.000 eurotik gorakoa, eta ekitaldi horretan familia unitate osoaren errenta ez izatea, guztira, 35.000 eurotik gorakoa. Familia errenta osoa zehazteko (aurreko lerroaldearen arabera 35.000 eurokoa izanen dena gehienez), kontuan hartuko da 2016ko ekitaldiko PFEZren aitorpeneko zerga-oinarria.
Bigarrena.–Xedea:
Laguntzek familiei neurri batean sostengua ematea dute xede, gisa honetako ikasketen gastuak finantza ditzaten.
Hirugarrena.–Zenbatekoa:
Deialdi honetako laguntzen ordainketa Noain Elortzibarko ‘’Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuaren 2018ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura eginen da: “0-3261 - 48000.–Bekak”. Guztira, gehienez ere 2.900 euro izanen dira.
Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu eta biharamunetik hasita.
Noainen, 2018ko martxoaren 19an.–Noain Elortzibarko “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari ordezkaria, María Cecilia Antolín Astigarraga.
Iragarkiaren kodea: L1805051