2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
2018ko tasa eta prezio publikoak
Murietako Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, ondotik ematen den erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea 2018rako karga-tasa hauek:
a) Lur ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,155 izanen da.
b) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2,37 izanen da.
c) Ekonomia-jardueren gaineko zergarako indizea 1,24 izanen da.
d) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %10,30 izanen da.
Zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta Foru Legean xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:
| SORTZEALDIA |
0,63 | 20 urte edo hortik gora |
0,58 | 19 urte |
0,51 | 18 urte |
0,36 | 17 urte |
0,21 | 16 urte |
0,06 | 15 urte |
0,06 | 14 urte |
0,06 | 13 urte |
0,06 | 12 urte |
0,06 | 11 urte |
0,06 | 10 urte |
0,06 | 9 urte |
0,06 | 8 urte |
0,06 | 7 urte |
0,06 | 6 urte |
0,06 | 5 urte |
0,06 | 4 urte |
0,11 | 3 urte |
0,13 | 2 urte |
0,13 | Urtebete |
0,06 | Urtebetetik behera |
Aipatu koefizienteek indarra hartuko dute iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Bigarrena.–Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Murietan, 2018ko apirilaren 3an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.
Iragarkiaren kodea: L1804421