80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

Kontzejuaren jabetzako zerbitzu anitzetako karpen erabilera arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2017ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Itzalleko Kontzejuaren jabetzako zerbitzu anitzetako karpen erabilera arautzen duen udal ordenantza (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 14. zenbakian, 2018ko urtarrilaren 19an). Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Itzallen (Zaraitzu), 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

ITZALLEKO KONTZEJUAREN JABETZAKO ZERBITZU ANITZETAKO KARPEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Definizioa, erabilerak eta arauak

SCRD Villa de Izal elkarteak 2017ko uztailaren 1ean bidalitako zirkularrean jasota dago 2017ko uztailaren 29ko bileran SCRD Villa de Izal elkarteko zuzendaritza batzordeak onartu zuela Kontzejuak bere gain hartuko zituela zerbitzu anitzetako karpa eskuratzeko titulartasuna eta kostua, hain zuzen ere, hiru mila zortziehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta hamalau zentimo (3.877,14 euro); horren truke, kontzejuak Sociedad Villa de Izal elkartearen dohaintza jasoko zuen, karpen kostuaren %50ekoa, hau da, mila bederatziehun eta hogeita hemezortzi euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (1.938,57 euro).

Hitzaurre horrekin, Kontzejuaren 2017ko azaroaren 10eko bileran proposamena bozkatu zen eta honako hau izan zen emaitza: aldeko zazpi boto, aurkako hiru boto eta abstentzio bat.

Emaitza ikusirik, zerbitzu anitzetako karpen titulartasuna edo jabetza eskuratzea erabaki zuen Itzalleko Kontzejuak.

Itzalleko Kontzejuak kultura, gizarte edo arte ekimenetarako erabiltzen ahalko ditu zerbitzu anitzetako karpak.

Itzalleko Udala arduratuko da zerbitzu anitzetako karpen funtzionamendua eta kudeaketa arautzeaz, bai eta karpak eta ekipamenduak zaindu eta mantentzeaz ere.

Zerbitzu anitzetako karpen erabilera

1. Itzalleko Kontzejuak beretzat gordeko du erabilera anitzetako karpak lehentasunez eta/edo berak bakarrik erabiltzeko eskubidea.

2. Itzalleko Kontzejuak, karpen jabe gisa, beretzat gordeko du karpak laga, alokatu edo mailegatzeko eskubidea.

3. Itzalleko Kontzejuak egokitzat jotzen duenaren esku uzten ahal du zerbitzu anitzeko karpen erabilera, eta lehentasuna izanen du ekitaldien kudeaketaz arduratzen den jai batzordearen buru den taldeak, Itzalleko Kontzejuak erantzukizun hori eskuordetu badu.

4. Itzalleko Kontzejuak baimena emanen dio SCRD Villa de Izal elkarteari zerbitzu anitzetako karpak erabil ditzan. Horretarako, SCRD Villa de Izal elkarteko presidenteak eskaera osotua aurkeztuko dio Itzalleko Kontzejuari, datei, erabilera aldiari eta helburuari dagokienez.

5. Behar dituen orok erabiltzen ahal ditu zerbitzu anitzetako karpak. Horretarako, eskaera osotua aurkeztu beharko dio Itzalleko Kontzejuari, datei, erabilera aldiari eta helburuari dagokienez, eta ezarritako kanona ordaindu beharko du biltegiratuta dagoen lekutik atera baino lehen.

Funtzionamendu arauak

1. Zerbitzu anitzetako karpen erabiltzaileak arduratuko dira erabilera egokia ematen zaiela zaindu eta bermatzeaz.

2. Kalterik eragiten bada, karpak behar bezala ez erabiltzeagatik edo nahita, haiek arduratuko dira konpontzeaz eta jatorrizko materiala berriz jartzeaz.

3. Zerbitzu anitzetako karpetan okerren bat edo hondamenen bat hautematen bada, berehala jakinaraziko zaio Itzalleko Kontzejuko presidenteari.

4. Ezin izanen dira zerbitzu anitzetako karpak erabili ezarritakoez bertzelako helburuetarako.

5. Erregistro liburuan jasotako zerbitzu anitzetako karpen erantzuleak edo erantzuleek dituzten betebeharrak ezin zaizkie laga edo eskuordetu eskatzaileak ez diren bertze pertsona edo kolektibo batzuei.

6. Erabili ondoren, jaso egin beharko dira zerbitzu anitzetako karpak, eta biltegiratuta egoten diren tokian behar bezala gorde.

Zerbitzu anitzetako karpak erabiltzeko eskubidea galtzeko edo zehapena jartzeko arrazoiak hauek dira:

–Araudi hau ez betetzea.

–Zerbitzu anitzetako karpak desegokiro erabiltzea.

–Zerbitzu anitzetako karpak nahita hondatzea.

Iragarkiaren kodea: L1802748