2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2017ko abenduaren 7an hasiera batean onetsi ziren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta horren iragarkia 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, baita iragarki-taulan ere. Jendaurreko epea iragan denez, Iturmendiko Udalak, 2018ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat. Espediente horretan atal hauek agertzen dira:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 112.788 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 23.920 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 158.091,35 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 6.900 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 43.749,44 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 348.448,79 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 86.229,07 euro.
2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 97.420 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 380 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.435,05 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 84.615 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 22.600 euro.
Gastuak, guztira: 346.679,12 euro.
Iturmendin, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L1804384