2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Ordenantza, Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena
Iturmendiko Udalak, 2018ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen ordenantza. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iturmendin, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L1804382