80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena

Garinoaingo Udaleko Alkatetzak, 2018ko otsailaren 9an eman 7/2018 Ebazpenaren bidez, 2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi zituen. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehenbizikoa.–2018ko lan egutegia onestea Garinoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 8a: herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bertako beste jaieguna ere sartuta dago aurreko zerrendan. Udalek proposaturiko egunean izanen da jaiegun hori, 2018ko irailaren 8an batasun honen kasuan.

Bigarrena.–Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin bat, Garinoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako langileen urteko egiazko lanordu kopurua ezarri da; 1.592 ordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Hirugarrena.–Zerbitzu anitzetako langileentzako onetsi den 2018ko lan egutegia dela eta, soberako 21,33 ordu gelditzen dira. Aipatu ordu horiek ondoko egun hauetan hartuko dira: 2018ko apirilaren 30ean, abenduaren 24an eta abenduren 31n. Bulegoak itxita egonen dira egun horietan.

Laugarrena.–Garinoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, azteazken eta ostiraletan.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, toki administrazioak barne, egiten duen deklarazioari jarraikiz.

Seigarrena.–Udalaren beste arloek (Musika Eskolak eta 0-3 urteko Haur Eskolak) beren lan egutegia izanen dute, horri buruz aplika daitekeen araudiari jarraikiz.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-oholean argitaratzea.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko zerbitzu anitzetako langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Garinoainen, 2018ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1802808