2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
3., 4. eta 5. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontuan 3., 4. eta 5. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 238. eta 2018ko 1. eta 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu zen, abenduaren 14an, eta urtarrilaren 2an eta 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 3/2017 aldaketa:Kreditu-gehigarria gaitzea, 4.728,00 eurokoa, partida honetan: “1602.– 69200.– Araztegia”, partida honen kargura finantzatua:
87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.728,00 euro.
Aurrekontuko 4/2017 aldaketa:Kreditu-gehigarria gaitzea, 3.072,00 eurokoa, partida honetan: “9200.62600.–Zerbitzaria erostea”, partida honen kargura finantzatua:
87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.072,00 euro.
Aurrekontuko 5/2017 aldaketa:Kreditu-gehigarria gaitzea, 20.000,00 eurokoa, partida honetan: “9200.62400.–Pick Up”, partida honen kargura finantzatua:
87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000,00 euro.
Ezkarozen, 2018ko otsailaren 8an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.
Iragarkiaren kodea: L1804592