80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

1. eta 2. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an, 2017ko aurrekontuan 1. eta 2 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa

Kreditu-gehigarria gaitzea, 56.150,33 eurokoa, partida honetan: “1722.6900002.–Mendiko hobekuntzak”, partida honen kargura finantzatua:

75800.–Diru-laguntza, mendian hobekuntzak egiteko: 21.150,33 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 35.000,00 euro.

Aurrekontuko 2/2017 aldaketa

Kreditu berezia, 30.057,89 eurokoa, partida honetan: “4121.62900.–Abeltzaintzako azpiegiturak: alanbre-hesiak”, partida honen kargura finantzatua:

45080.–Diru-laguntza, abeltzaintzako azpiegituretarako: alanbre-hesiak: 16.257,89 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.800,00 euro.

Ezkarozen, 2018ko azaroaren 6an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1804591